Datorren astelehenean hasiko dira danborradarako entseguak

Jon Berezibar 2011ko abuztuaren 29a

Irailaren 5ean hasiko dira eta aurten Seminarioan barik, obretan dabiltza-eta, Martinez de Irala kaleko gimnasioan egingo dituzte saioak. Elkarte bateko kide izan zein ez, edonor joan daiteke entseguetara. 19:00etan hasiko da haurrena eta 20:00etan helduena. Enseguak honako egun hauetan izango dira: irailak 5, 6, 7, 8, 12, 13 eta 14ean. Egun handia nagusien danborradari dagokionez irailaren 15ean 22:30ean izango da eta haurren danborrada San Martin Agirre egunean izango da, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak