Kaxalote bat agertu da Zarautzen

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abuztuaren 26a

Zarauzko hondartzan agertu da 12 eta 15 metro arteko eta 20 tona kiloko kaxalotea, gaur goizean. Bizirik zegoen hondarreratu denean, 07:30ak aldean. Goienaren erabiltzaile batek, Amaia Madinabeitiak, bidali digu argazkia telefono bidez.

Kaxaloteak ikusmin handia sortu du Zarautzeko hondartzan eta asko dira argazkiak atera dituztenak haren ondoan.

Ertzainak eta Ambar Itsas faunaren ikerketa eta kontserbaziorako elkartekoak berehala bertaratu dira. Kaxaloteak buztanari azken astinduak eman dizkio, baina berehala hil da. Adituek uste dute kaxalote gaztea gaixo zegoela eta hondarrera etorri dela hiltzera. Kaxalotea hondarretik ateratzea da orain, helburua.

"Bergaratik deitu digute goizean, irratian entzun dutela balea dagoela Zarautzen. Bertaratu gara hondartzara eta han zen. Gu agertu garenean hil da, 09:00ak aldera. Berehala ikusi ditugu heltzen ertzainak eta Gurutze Gorrikoak".

Halaxe kontatu digu Amaia Madinabeitia bergararrak, argazkia bidali digunak. Zarautzen daude oporretan. Kaxalotea horren handia ez zaiela iruditu dio. "Espero genuen baleatzarra aurkitzea eta ez zaigu hain handia pentsatu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak