San Lorentzon jaiak ospatuko dituzte zapatuan

Jon Berezibar 2011ko abuztuaren 25a

Azkeneko urteetan bezala, gaueko sardina jana eta ondorengo dantzaldia izango dira izarrak.

Zapatuan auzoko jaiak ospatuko dituzte San Lorentzon eta horretarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. 11:00etan, dardo jokoa egongo da gazteendako eta 12:00etan, ogi mamiak banatuko dituzte, eta toka eta igel txapelketa ere egongo dira. Ondoren, trikitilariek lagundutako txikiteoa egingo dute.

17:00etan kukainak eta txokolate jana egongo dira umeendako eta ondoren, buruhandiak. 20:00etan, meza egongo da San Lorentzo ermitan eta 21:00etan, berriz, sardina jana eta dantzaldia egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak