Etxafuegoak jaurtitzen hasiko dira Kofraixak bihar, egubakoitza, 18:00etan. Jarraian urteroko bizikleta martxa egingo dute Soraluzera, eta ordu berean, sukaldaritza lehiaketa hasiko da; patatak errioxar erara saiheskiarekin prestatuko dituzte partehartzaileek. 20:00etan, buruhandiak egongo dira eta 23:00etan, Hobe nuke taldearen kontzertua egongo da.
Zapatuan, futbolin, ping-pong eta toka txapelketa egongo dira 12:00etan eta 14:30ean, herri bazkaria pilotalekuan. 23:00etan, berriz, Hardflip, Gora Herria eta Itziarren semeak taldeek kontzertua egingo dute.
Domeka goizaldean galtzontzilo eta kulero lehiaketa egingo da 05:00etan, eta 06:00etan, salda banatuko dute bertaratutako guztien artean. 11:30ean puzgarriak eta jokoak egongo dira plazan eta 12:00etan, berriz, meza nagusia. Horren ondoren, karitatea banatuko dute. 17:30ean, pilota partiduak egongo dira eta jaiei amaiera emateko, 20:00etan buruhandiak, bonba japoniarrak eta txikiteo herrikoia egongo dira.