Bluesa eta musikari ezagunak, Berumugako azkenean, gaur gauez

Jon Berezibar 2011ko abuztuaren 24a

Berumuga saioen azkena izango da gaur gauekoa eta udako kontzertu berezien sorta ixtera The Troublemakers Blues Review etorriko dira. Izena luzea eta ezezaguna bada ere La Cabra Mecanica taldeko El Lichis esanez gero askok berehala ezagutuko dute abeslariaren ahotsa. Berekin, gitarra alboan, Andres Calamaro aski ospetsuaren konfiantzazko gitarra jotzailea ere badakar, musika proiektu berri honetan. Bi horiekin gutxi balitz Manolo del Campo Def Con Dos ohia ere igoko da Espoloiko oholtzara, gaur 22:00etan. 50 hamarkadako blues doinuetatik hasi eta Tom Waitsen eskutik, gaur egunera arte iritsi den bidaia proiposatuko dute. Doan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak