Kartzela zaharrean maiatzean utzitako magia berriz ere Bergaran zabaltzera etorriko da Eibarko bakarlari berezia gaur gauean. Espoloiko Berumuga emanaldi sortaren barruan Maite Arroitajauregiri egingo dio aterpe bertako kioskoak. Celloa, loop programazioak eta mota guztietako gailutxo bitxiak erabiltzen ditu Mursego sorginkerietarako, abestien mugak gainditu eta soinuekin jolasteko. Bi disko dagoeneko kalean, gaur Bergaran (22:00), erakutsiko du zergatik dabilen musikazaleen ahotan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.