Yon Gonzalez 'Gran Hotel' telesaila filmatzen ari da

Edu Mendibil 2011ko abuztuaren 15a

Yon Gonzalez aktore bergararra 'Gran Hotel' telesaileko protagonista izango da, Amaia Salamanca ezagunarekin batera. Uztailean ekin zioten telesaila filmatzeari eta udazken aldera botako dute Antena 3 telebista katean. XX. mende hasieran girotutako misteriozko telesaila da.

Yon Gonzalez (Bergara, 1986) Aitor Luna (Los hombre de Paco, Gran Reserva) aktorearen anaia da eta hainbat urte darama Madrilen bizitzen. El internado telesailak ospe handia eman zion eta aurretik SMS telesaileko Andres pertsonaiarekin jarraitzaile ugari izan zituen, nerabeen artean nagusiki. Aipatutako SMS telesailean Amaia Salamanca aktorearekin egin zuen lan aurreneko aldiz eta orain berriro elkartu dira Antena 3ko apustu berrian. Haiekin batera, besteak beste, Concha Velasco, Adriana Ozores, Eloy Azorin eta Pedro Alonso azalduko dira.

Telesaila udazken aldera estreinatuko dute. XX. mende hasiera, Ingalaterran girotutako istorioa da. Mutil gazte bat (Yon Gonzalez) desagertutako arrebaren bila dabil, eta halako baten hotel batera joko du, hoteleko jabearen alabarekin maiteminduko delarik.

Aktore bergararrak Santiago Seguraren Torrente 4: Lethal crisis filmean ere hartu zuen parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak