Zapatuan Soraluzen jokatu zen jubenilendako lasterketan, jaun eta jabe izan genituen Lokatza Sumofic-eko txirrindulariak. Esan bezala, lasterketa Mikel Aristik irabazi zuen Iker Azkarate (Caja Rural) eta Sergio Santamaria mexikarraren (Laguntasuna) aurretik eta bestalde, taldeka ere bergararrak izan ziren nagusi: Lokatza-Sumoficek bi minututik gorako aldea atera zion bigarren talde onenari.
Soraluzeko lasterketan, kadete mailako Txomin Larrañaga eta Julen Irizar gazteekin batera lehiatu ziren. Tartean zen baita Miguel indurain txapeldun handiaren semeetako bat eta Indurainek berak banatu zituen saria probaren ostean.