Herri erdian dagoen parke horrek urte mordoa darama itxita. Hasiera baten, udaberrirako zabaltzea zen asmoa, baina lanak uste baino gehiago luzatu dira.
Untzeta jauregia XVII. mendekoa da eta lorategia ordukoa da. Sasoi hartako tendentzia paisajistikoak jarraitu zituzten lorategia antolatu eta hornitzeko orduan. Balio handikoa da gaur egun ere eta kultur ondare izendapenari eutsi nahi zaio. Besteak beste, astigar eta zedro ikusgarriak dira parkearen barruan.
XX. mendearen hasieran eraikitako Arrizuriaga etxeak ematen dio izena parkeari. Hiru sarrera izango ditu astelehenetik aurrera: nagusia, Espaloian dagoena; Ramon Maria Lili kalera ematen duena; eta, azkenik, umeendako jolastokiaren ondokoa, Ibargaraiko plazatxokoa.
Nagusiki parkea txukuntze egin dituzte parkean udaberritik: sasiak kendu, belarra moztu, zorua berdindu eta bestelakoak. Antzibar enpresako langilez gain, udal brigadako langileek, lorazainek eta igeltseroek jardun dute. Parkea egokitzeko lanek 33.000 euro inguruko aurrekontua izan dute. Egindako lanen artean, Arrizuriagaren atzealdean dagoen ezpondaren ertzean egurrezko hesia jarri dute baita istripuak saihesteko.