Cobeagak 2009an filmatu zuen Pagafantas. Gorka Otxoa aktore donostiarra da izenburuko pagafantas hori, neskekin ligatzeko ohi baino zailtasun gehiago dituena. Otxoarekin batera, Sabrina Garciarena aktore argentinarra, Julian Lopez (Muchachada Nui) eta bi aktore beterano, Kiti Manver eta Oscar Ladoire, azaltzen dira. Bilbon filmatutako komedia da, orain pare bat urte takilan arrakasta dezente lortu zuena. Euskarazko bertsioa eskainiko dute gaur San Martin plazan.
Abuztuko gainerako emanaldiak San Martin plazan hauek dituzue:
Tres metros sobre el cielo, abuztuaren 11n.
Ice Age 3: la edad de los dinosaurios, abuztuaren 18an. Euskarazko emanaldia.
Cartas a Julieta, abuztuaren 25ean.
Emanaldi guztiak 22:00etan, doan.