Ikastaroa irailaren 27an hasi eta ekainaren 12ra arte iraungo du eta eskolak, esan bezala, martitzenetan izango dira. Hiru maila bereiziko dituzte: hastapena (18:30etik 20:00etara), bigarren maila (18:30etik 20:00etara baita) eta hirugarren maila, 20:00etatik 21:30era.
Izen ematea irailaren 1etik aurrera Jardun Euskara Elkartean, kultura etxeko bulegoan egin ahal izango da. Hileroko matrikula 16 eurokoa da (14 euro Jarduneko bazkideendako). Edozein argibidetarako jardunkultura@topagunea.com e-postara edota 943 76 36 61 telefonora jo dezakezue.
Fandango tailerra eta 'Herrixa dantzan'
Bestalde, Bergarako Udalak antolatuta, irailaren 11n, fandango tailerra izango da Aiko taldearekin. Dantzazaleei zuzendutako tailerra da, doanekoa, eta Zabalotegin egingo dute. Honen harira, urritik abendura, hileko bigarren domekan, Herrixa dantzan antolatu du Udalak Zabalotegin bertan. Dantza gidatuak egongo dira Patxi Montero irakaslearen eskutik. Honetan ere sarrera doanekoa izango da.
Urriak 9, igandea
Azaroak 13, igandea
Abenduak 11, igandea
18:00 batez ere haur eta gurasoek elkarrekin egiteko dantzak
19:00 batez ere helduentzako dantzak