Tolosakoa jatorriz, musika irakasle jardun zuen Ignacio Gonzalez Escalak Bergarako Seminarioan. Jesusa Bastidarekin ezkondu eta gero, sei seme-alaba izan zituzten: Jose Mari, Ramon, Carmen, Ignacio, Jesus eta Miguel. 52 urterekin alargun geratu zen Gonzalez Escala eta Carmeni, neska bakarra izanda, anaia txikien eta etxeko ardura izatea egokitu zitzaion. Anaia gazteena Miguel (1920) Udal Musika Bandako zuzendaria izan zen urtetan, Alfredo Gonzalez Chirlaquek lekukoa hartu zion arte, 1980ko hamarkadaren erdialdean.
Carmen Gonzalez Bastida 1944an ezkondu zen con Valentin Ugalderekin eta lau seme-alaba izan zituzten: Jose Mari, Esther, Maria Jesus eta Iñaki. Esan bezala, ez zuten hutsik egin amaren urtebetetzean. Bergarako Udalak lore-sorta eman zion Juanje Amasorrain zinegotziaren eskutik.