Agorrosingo igerilekuan ordutegia berria gaurtik

Edu Mendibil 2011ko abuztuaren 1a

Udaleko Kirol Zerbitzuak jakitera eman duenez, Agorrosingo kirolguneak ordutegi ezberdina izango du gaurtik, abuztuaren 1etik: aste osoan, astelehenetik domekara 09:00etatik 21:00etara izango da zabalik bainutokia zein gainerako kirol instalazioak.

Eguraldi txarraren ondorioz, aurreko urtetan baino askoz ere jende gutxiago ibili da aurtengo uztailean Agorrosingo kanpoko igerilekuan. Abuztua lasaiagoa izan ohi da, erdiko bi asteetan batez ere. Esan bezala, abuzturako ordutegi berezia jarri dute. Barruko zein kanpoko igerilekua 09:00etatik 21:00ak arte izango dira zabalik. Gimnasioa, spa gunea eta bestelako instalazioek ere ordutegi berezia izango dute abuztuaren 31ra arte.

Beste udal zerbitzu batzuk

Labegaraietako kiroldegia, berriz, itxita izango da abuztuaren 1etik 31ra, nahiz eta hango taberna zenbait egunetan zabalik izango den. Errotalde jauregiko Udal Liburutegiari dagokionez, lehenbiziko astean zabalik izango da, hilaren 1etik 5era, 08:30etik 13:30era. Abuztuaren 6tik 28ra itxi egingo dute eta berriro hilaren 29an zabalduko dute ohiko ordutegiarekin, 08:30etik 20:30era.

KZgunea, itxita

Bestalde, Irizar jauregiko KZGunea itxita izango da abuztu osoan eta irailean hasiko dira berriz lanean, goizez 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. Turismo Bulegoa egunero izango da zabalik abuztuan, 10:30etik 19:00etara (domeka eta jai egunetan 10:30etik 13:30etara). Edozein argibidetarako hauxe da bertako telefonoa: 943 77 91 28.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak