Irailaren 7an egingo da ikastaroa, eguaztena, Bergarako Irizar Jauregian. Ikastaroa doakoa izango da, eta gazteleraz eskainiko dute. Olioa dastatzeko hastapen ikastaroa 3 orduz luzatuko da: 18:00etatik 21:00etara. 30 lagunera mugatuko dute parte-hartze kopurua. Interesatuek 943 77 91 59 telefonora deitu beharko dute abuztuaren 30etik irailaren 5eko 12:00ak arte. Lehentasuna bergararrek izango dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.