Bergarako Luzaro psikomotrizitate Eskolaren eskutik azaroan jardunaldiak Gasteizen

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko uztailaren 27a

Azaroaren 4an, 5ean eta 6an egingo ditu Europa Biltzar Jauregian UNED Bergarako Psikomotrizitate Eskolak. Izenematea zabalik da urriaren 26ra arte.

Lau ponentzia, mahai-inguru bat eta dantza ikuskizuna izango ditu X. Psikomotrizitate Praktikari buruzko jardunaldiak. Prezioa 135 euro da; 120 euro eskolako ikasleendako.

   Medikuak, psikomotrizistak, fisioterapeutak, psikologoak... adar askotako profesionalak elkartuko dituzte jardunaldiotan eta pertsona nagusien zein haurren psikomotrizitatea izango dute berbagai. Jardunaldiak Gasteizko Europa Jauregian izango dira. Egitaraua eta argibideak hemen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak