Kolorea eta alaitasuna Kolonbiako dantzarien eskutik

Maider Arregi 2011ko uztailaren 23a

San Martin plaza beteta, txalo zaparrada edarrak jaso zituzten Orkeseos dantza taldeko dantzari eta musikariek. “Ipurdia eta gerria horrela mugitzea berezkoa dute. Alaia eta oso koloretsua izan da ikuskizuna, kolonbiarrak diren modukoak”, kontatu zigun adi-adi ikuskizuna jarraitzen ari zen emakume talde batek. Herritar bat baino gehiago dantzara eta kantura ere animatu zen. Baita txikitxoenak ere musikarien erritmo alaia jarraituz.  Orkeseos, Kolonbiako dantza talde onenetarikotzat dutela, garbi geratu zen atzo iluntzeko emanaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak