Ageriko margo lehiaketa deitu dute irailerako

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko uztailaren 22a

38. edizioa da aurtengoa eta irailaren 18an jokatuko da. BEART elkarteak antolatu du, Bergarako Udalaren laguntzarekin.

Kalean dira 38. ageriko margo lehiaketan parte hartzeko baldintzak. Irailaren 18an izango da lehiaketa, San Martin jaietan.

Baldintzen arabera, parte hartu ahal izango du nahi duen edonork, eta bakoitzak artelan bakarra aurkeztu ahal izango du. Lanak Bergaran eta aire zabalean egin beharko  dira. Teknika eta gaia libreak izango dira, eta lana udalerriko edozein lekutan egin ahal izango da. Lanak egiteko era eta beraien neurriak libreak izango dira. Librea izango da pinturaren oinarri erabili daitekeen materiala ere, nahiz eta derrigorrezkoa izan euskarri gogorrean aurkeztea.

Euskarriok lehiaketa egunean, goizeko 9:00etatik 11:00etara, udaletxean. markatuko dira. Euskarriak lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko inolako marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea. Lanok, egun bereko 13:00etatik 14:00etara aurkeztuko dira, udaletxean.

Erabakia egunean bertan

Epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Erabakiak eta epaimahaikoen izenak 18an bertan, eguerdiko 14:30ean, emango dira jakitera, eta jarraian sari banaketa egingo da.

Sariak izango dira: lehenengo saria, 1.000 euro; bigarren saria, 410 euro; lehenengo bergara, 210 euro; eta bigarren bergara, 180 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak