Bada, egitasmoak izan zuen arrakasta ikusita berriro ere errepikatzea erabaki dute. "Egubakoitz gauetan sortu zen magia eta normalean gaztetxera etortzen ez den jendearen babesa sentitzea dira ekimena errepikatzeko bi arrazoi nagusienak", adierazi dute antolatzaileek.
Egitaraua esku artean dute
Irailean Egubakoitzak kartzelan II egitasmoa ekingo dute eta antolatzaileak buru-belarri dabiltza horretan. Hala, dagoeneko erabaki dute ze musikari etorriko diren gaztetxera; oraindik, baina, ez dituzte zehaztu datak.
Mikel Urdangarin, Napoka Iria, Giorgio Bassmatti, Civil Love, Saioa, Mara... izango dira, besteak beste kartzela zaharrean.
Gogoratu, gaztetxeko kanpoaldea terraza erara jartzen dutela, giro lasai eta atsegina sortzeko asmoz. Irailetik aurrera izango da bigarren edizioa.