AEBetako, Berlineko eta Galiziako musikariek osatzen duten taldeak jardungo du gaur, 22:00etan hasita Bergarako Espoloian.
Blues, funk eta soul
Los reyes del KO taldetik datoz musikariak. Rico MaClarrinek eta Marcos Collek Berlinen ezagutu zuten elkar, Marcos Coll eta Adrian Costa buru zuen Lo Reyes del KO taldean jotzen hasi zirenean.
Garai hartan, RiCo McClarrin eta & Marcos Coll Blues Jarana egitasmoa ere martxan jarri zuten.
Jai giro aparta eskainiko dute
Rico MacClarrin Miamiko abeslaria, bateria jotzailea eta aktorea da. Bateria jotzen maisua da, eta baita "showmana" ere. Bestalde, abeslari moduan argi dago ondo menderatzen duela musika beltza deiturikoa.
Marcos Coll, ostera, Europako aho soinularirik onenetakoa da. Los Reyes del KO musika taldeko buru izateaz gain, musika munduko izar handiekin ibili izan da: Buddy Miles, Mick Taylor, Tom Jones...
Gaurko emanaldian Mozanbiqueko Carlos Dalelane baxu joleak eta Fred P.G. gitarra jole frantsesak jardungo dute. Jai giro aparta eskainiko dute.
Abuztuko emanaldiak
Abuztuari dagokionez, eguaztenetan izango dira kontzertuak, 22:00etan Espoloian. Lehenengoa abuztuaren 3an izango da –The Reverendos–; abuztuaren 10ean Xabi eta Petti donostiarra eta beratarra, hurrenez hurren; abuztuaren 17an Mursego eibartarra; eta, abuztuaren 24an Zaragoza eta Madrileko Troublemaker taldea.