Nesken futbol taldean jokatzerik nahi?

Xabier Urtzelai 2011ko uztailaren 21a

Bergara Kirol Elkarteak deialdia egin du datorren martitzenean, hilak 26, futbolean jokatu nahi duten emakumezko gaztetxoei zuzenduta. 1998an, 1999an eta 2000an jaiotakoendako da deialdia.

Ipintzan elkartuko dira, datorren martitzenean, futbolean jokatu nahi duten neska bergararrak. Hitzordua 19:00etan izango da, eta ez da kirola egiteko arroparik eraman beharko, denboraldi berrira begira taldea indartzeko batzarra egitea delako asmoa, zenbat neska futbolean jokatzeko gertu dauden ikustea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak