ikasitakoa da Zaloa Ipiña eta horrez gain grabatu garaikidearen gaineko masterra egin zuen Galizian, Betanzoseko CIEC Fundazioan hain justu. Azkenaldian hainbat erakusketa kolektibo egin izan baditu ere, Bergarakoa Ipiñaren lehenbiziko bakarkako erakusketa dela esan daiteke.
Argazkiak, grabatuak, film labur bat eta instalazio txiki bat batuko ditu artista bilbotarrak Aroztegiko erakusketan. Haren hitzetan, "betidanik gustatu izan zait argiarekin lan egitea eta argiaren kontzeptua ia-ia obsesio bat bilakatu da niretzat. Bi dimentsioetatik hiru dimentsioetarako jauzia interesatzen zait baita eta abstrakzioa da nagusi nire lanetan". Bergaran hainbat lagun ditu eta ilusioz dator Aroztegira. Inaugurazio ekitaldia, esan bezala, bihar, egubakoitza izango da, 19:00etan. Erakusketa abuztuaren 14ra arte izango da zabalik Barrenkaleko aretoan.