Andres de Madariaga zalduna. Bergara eta mundua XVII. mendean izeneko dohaineko bisita gidatuak antolatu ditu Udalak uztail eta abuzturako. Bisita gidatu horiekin Andres de Madariaga y Amatiano ezagutzera eman nahi dute, eta pertsonaia bera eta haren garaia gogora ekartzeko, garaiko ondare-elementuak erakutsiko dituzte bisitotan. Hain justu ere, ondare-elementu hauek erakutsiko dituzte: Madariagari esker eraikitako Jesuiten eliza (Seminariokoa), San Martin plaza eta udaletxea, Olaso jauregiko lorategiko armarri bat eta XVII. mendeko etxe bat Bidekurutzeta kalean.
90 minutuko bisita
Bisitak 90 minutu inguruko iraupena du eta bereziki hiru espaziotan gauzatuko da. Alde batetik, Jesuiten elizan –Errege Seminarioko elizan–. Hor, besteak beste, Madariaga pertsonaia ezagutzera eman duen ikerketa-indusketaren bideoa ikusiko da. Bestetik, San Martin Agirre plazan Madariagaren garaiko aldaketa urbanistikoa eta udaletxea landuko dira. Hirugarren, Bidekurutzeta plazan, XVII. mendeko bergararren bizitzara hurbilketa egingo da; antzinako merkatua eta garaiko komertzianteen etxe tipikoa ezagutuko dira.
Uztailean eta abuztuan
Bista gidatuok uztail eta abuztuan izango dira, euskaraz zein gazteleraz. Hain justu ere, euskarazko bisitak uztailaren 22an, 24an, 29an, 31n eta abuztuko zapatutan egingo dituzte. Gaztelerazkoak, uztailaren 23an eta 30ean eta abuztuko martitzen eta egubakoitzetan.
Turismo bulegoko teknikariek zuzenduko dituzte bisitok. Informazio gehiago 943 77 91 28 telefono zenbakian eta www.bergara.net helbidean.
Bisiten egutegia
Euskaraz
- Uztailak 22 eta 29: 17:00
- Uztailak 24 eta 31: 11:30
- Abuztuko zapatuak:11:30
Gaztelaniaz
- Uztailak 23 eta 30: 17:00
- Abuztuko martitzen eta egubakoitzak: 11:30