Hain justu ere, San Martin plazan eta Seminarioan jarriko diren txosnak ustiatu nahi dituztenendako egin dute deialdia. Irabazi asmorik bareko elkarte edo taldeak izan beharko dira aurkezten direnak. Bergarakoak. Eta jende aurrean zerbitzatuko dutenak, euskaldunak beharko dute izan.
Batetik dago, San Martin plazan jarriko duten txosna. Irailaren 10eko feria egunean, goizez, 11etatik 15:00etara, zabalik izango dena, eta herriko harakinek doan emango dituzten odolosteak eta edariak saltzea helburu duena.
Bestetik, Seminarioan jarriko dena, hau ere 11:00etatik 15:00ak arte zabalduko dena. Taloak eta edariak salduko dituzte bertan.
Seminariokoa, 17:00etarako libre eta garbi utzi beharko da.
Bi txosnetarako eskaerak, idatziz egin beharko dira udaletxeko idazkaritzan. 375 euroko fidantza jarri beharko du eskatzaileak txosna bakoitzeko.
Plazakoa jai guztietan
Bestalde, San Martin plazako txosna, feria egunaz gain, irailaren 10ean bertan eta 15, 16, 17 eta 18an ere, ustiatu ahal izango da, San Martin jai guztietan. Kasu honetan, txosna utzitako baldintza berdinetan bueltatu beharko da eta, beranduen ere, irailaren 19ko arratsaldeko 14:00etarako hustu beharko da.
Zozketa bidez egingo du Udalak bi txosnen adjudikazioa, uztailaren 28an bertan, 13:00etan, udaletxean.
Baldintza guztiak udaletxeko idazkaritzan edo Bergarako Udaleko webgunean.