San Pedro eliza berritzeko lehen faseko lanen barruan, Sierbetako komentua egokitzeko lanak ere egiten ari dira. Barruko paretak botatzen dihardute, eta datorren astean bukatuko dituzte eraiste lanok.
Barrutik hustu eta gero, asmoa da behe eta lehen solairuetan San Pedro eta Santa Marina parroketako pastoraltzarako guneak egokitzea eta bigarrenean, apaizen etxebizitzak.