Bergarako gizonezko bat hil da, Deba ibaira erorita

Goiatz Arana Begiristain 2011ko uzt. 21a, 22:43

18:55ak inguruan gertatu zen ezbeharra, atzo, eguena. Ford auto saltokiaren aparkalekuan, Amillaga kalean, Zubiberri ondoan. Gizonezko bat errekara erori zen, lau metrotik behera, estropezu eginda, Herrizaingo sailak eta Bergarako udaltzainek emandako datuen arabera. Ertzainak, udaltzainak, suhiltzaileak eta erizainak bertaratu ziren, baina, uretatik bizirik atera zuten arren, minutu gutxira hil egin zen. Hildakoa 65 urteko bergararra zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak