Alfredo Gonzalez Chirlaqueren batutapean, Bandak emanaldia egingo du domeka eguerdian Udal Pilotalekuan, 12:30ean hasita. Ondoko programa eskainiko dute Bandako kideek: El meu iaio pasodoblea (Ferrer Ferránek konposatutako pieza): The Spirit of St. Louis obertura, Daizuke Shimizurena; Procession of the sorceres (Robert Buckleyrena); Los euskaros suitea (Torre-Muzquiz kontearena); Can´t take my eyes off you (Bob Crewe eta Bob Gaudioren konposizioa); eta, azkenik, Marmalade for clarinets, Wim Laseroms konpositore garaikidearena. Kontzertuaren aurretik kalejira egingo dute Bandakoek, 11:00etan hasita. Bihar, zapatua, kontzertua egingo du Bergarako Bandak Antzuolan, 12:30ean, Zurrategin; ordubete beranduago kalejira izango da.
Aritzeta, Santa Marina egunean
Aritzeta abesbatzak, bestalde, emanaldia egingo du astelehenean Santa Marina parrokian, 19:30ean. Imanol Urtzelairen zuzendaritzapean, Panis Angelicus, You are the new day, Amazing Grace, Xarmengarria, Neskatx'ederra eta Habanera salada eskainiko dituzte.