Elkarteko presidenteordea izan da Lizarraga azken bi urteotan, eta orain, Fagorreko zuzendari orokor Fabian Bilbao ordezkatuko du goreneko postuan.
Presidenteorde berria Ditmar Vierbuchen izango da, Miele-ko zuzendari orokorra.
Anfel-en 13 enpresatik gora batzen dira, merkatuaren %92 baino gehiago. Denetara, 1.800 milioi euroko ekoizpena dute, 16 ekoizpen-lantegi dituzte, eta 10.000 langile baino gehiago enplegatzen dituzte.