Segovian barrena bizikletan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko uztailaren 14a

Urtero bezala, aurten ere, irteera egin dute uztailean Bergarako Txirrindulari Elkartekoek. Aurten, Segoviara. 18 zikloturista abiatu ziren zapatuan, uztailaren 9an. Lehenengo egunean, 125 kilometro egin zituzten bizikleta gainean.

Segoviatik irten, Navafriaseko portua igo (10 kilometroko igoera), handik Cotoseko portura (13 kilometroko igoera) eta handik Navacerradara (1860 metroko garaiera). Hura igo ostean, Segoviara itzultzeko. Bidean, halere, geldiunea ere egin zuten La Granja de San Ildefonso bisitatzeko.

Bizikleta gainean ibilaldi hori egin ostean, kontatu digutenez, afari ederra egin zuten Segovian. Hurrengo egunean, domekan, Pedrosara joan ziren eta handik Segoviara itzuli. Bazkalostean, Bergarara bueltatu ziren, asteburu ederra igaro ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak