Penalti jaurtiketetan erabaki zen partidua eta, hemen ere, nahiko parekatua joan zen. Badulakek, penalti bakarra huts egin zuen eta La Juvek bostak sartu zituenez, azken honek lortu zuen finalerako txartela.
Egubakoitzean, 19:00etan, jokatuko dute finala Langostak eta La Juvek. Agorrosinen izango da hori. Gaur, eguena, berriz, hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko lehian izango dira Badulake eta Santana River, Ipintzan. Finalaren ostean, sari banaketa egingo dute.
Bergara Kirol Elkarteak antolatzen du udako klasiko txapelketa hau.