Nao taldeak kontzertua eskainiko du Espoloian, gaur, egubakoitza

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko uztailaren 15a

Joan den egubakoitzeko arrakasta ikusita, gaur ere ikusle asko batzea espero dute Espoloian. Bermuga musika egitarauak hirugarren jardunaldia izango du. Bergarako espoloian Nao taldeak joko du, 22:00etan. Badajoz eta Portugalgo musikariek osatzen dute Nao.

Herri sustraietatik abiatutako proposamena eskainiko dute. Hiru musika estilo eskainiko dituzte: jazza, soula eta kantagintza.

Hiru musika estilo

Cira abeslariaren inguruan sortutako egitasmo musikala da Nao. Aipatutako hiru musika estiloak uztartzen dituzte, modu sinplean, baina, era berean, indar handiarekin.
Mendebaleko eta ekialdeko soinuak elkartzen dira proposamenean, modu horretan Europa eta Amerika uztartuta. Hiru kidek osatzen dute taldea: Cira (ahotsa, gitarra eta akustikoa), Raul Marquez (tronpeta, gitarra portugaldarra, esku soinua, gitarra eta ahotsa) eta David Gonzalezek (kontrabaxua eta koruak).
Beirut, Zeca Alfonso eta Depedro artistekin lan egin izan dute Nao taldeko musikariek.

Berriro errepikatuko dute

Bermuga egitarauaren aurkezpen ekitaldian Ubane Uzin Gaztelupeko Hotsak musika promotoreko ordezkariak esan zuen Bergaran aurrez izandakoak direla Nao taldekoak. "Lehen etorritakoak dira, gustura geratu ziren eta berriro errepikatuko dute", esan zuen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak