Lehen zatia, gainera, Santana River aurretik zela amaitu zen: 2-1. Baina, bigarrenean, Kruzek sartutako golari esker berdinketa lortu zuen Langostak. Penalti jaurtiketetan Langostakoak ibili ziren finago. Hemen ere berdintasuna izan zen nagusi eta, azkenean, 9-8 nagusitu zen Langosta.
Arauzko denboran, hauek izan ziren golegileak: Langosta taldean: Iban eta Elkoro. Santana Riverren: Marauri eta Kruz.
Gaur, La Juve-Badulake
Gaur jokatuko da bigarren finalerdia, 19:00etan: La Juve-Badulake. Bestalde, bihar, eguena, jokatuko da hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partidua. Santana River izango da lehiakideetako bat. Bestea, gaurko partiduan erabakiko da. Eta, finala, egubakoitzean jokatuko da, 19:00etan hasita, Agorrosinen, euririk egingo ez balu. Langosta taldeak gaurko irabazlea izango du aurrean finalean.