Lehena, estreinaldiko egunean, eguenean, Johnny Winter albino handiaren aurretik; bigarrena, azken egunean, domekan, emanaldi didaktikoa, umeen aurrean.
Nazioarteko jaialdia izanik, lagunekin eta bertako musikariekin ez ezik, kanpoko hainbat artistarekin elkartu, iritziak trukatu eta argazkiak ateratzeko aukera izan zuten. Esaterako, Jean Mari Ecay Iparraldeko musikari handiarekin. Gainera, kontatu digutenez, Belcebluesen hurrengo diskoan parte hartzeko konpromisoa hartu zuen.
"Ezin izan genuen Winterrekin argazkirik atera. Oso blindatua zegoen, baina beste batzuekin bai" esan digu Elortzak. Edozelan ere, Winterren emanaldiko argazkiak atera zituzten. Hemen argazki batzuk.

Ibon Larrañaga gitarra jotzailea eta Asier Elortza baxua, Jean Marie Ecay-rekin (Itoiz...).

Asier Elortza Samantha Fish estatubatuarrarekin.

Larrañaga ets Elortza Chris James & Patrick Rynn Bandekin.

Johnny Winterren emanaldiaren irudi bat.