Indar Gorri Ipintzako Kopako txapeldun, Mongitxarraki 7-1 irabazita

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko uztailaren 12a

Indar Gorri taldeak irabazi du Ipintzako futbol txapelketako finala. 7-1 irabazi dio Mongitxarrak taldeari. Atzo arratsaldean jokatu zen partidua. Erraza izan zen lehia Indar Gorrirendako. Nagusitasuna erabatekoa izan zen. Lehenengo zatirako, 3-0 irabazten zihoan. Honako hauek izan ziren golegileak: Crespo, Igartza (2), Gorka, Lenisoro, Iñurrieta eta Oregi. Mongitxarrekoen gola Bolinagak sartu zuen.

Ligako finala oraingo egubakoitzean jokatuko da. Aurretik, baina, gaur, martitzena, eta bihar, finalerdiak jokatuko dira. Eta eguenean, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzekoa. Partidu guztiak 19:00etan jokatuko dira Ipintzan. Finala, ordu berean, baina Agorrosinen jokatuko da, betiere, euririk egiten ez badu. Euria egingo balu, finala ere Ipintzan jokatuko litzateke. Finalaren ostean, sariak banatuko dituzte, ohikoa den moduan, baita Kopa txapelketari dagokienak ere.

Honako hauek dira partiduak:

  • Martitzena, 12: Finalerdia: Langosta-Santana River.
  • Eguaztena, 13: Finalerdia: La Juve- Badulake.
  • Eguena, 14: Hirugarren eta laugarren postua jokoan.
  • Egubakoitza, 15: Finala (Agorrosinen, euririk ez bada).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak