Ondo dotore zeuden gaur goizean Bergarako Aldaiegia auzoko San Kristobal ermitaren inguruan aparkatutako autoak. Izan ere San Kristobal eguna izan da gaur, auto-gidarien zaindariaren eguna, eta aspaldiko tradizioari jarraituz, lore sorta ederrak ikus zitezkeen auto askotan. Bai autoek eta baita pertsonek ere, guztiek jaso dute apaizaren bedeinkapena eguneko meza nagusiaren ostean. Asteburuak baina, egubakoitzetik bertatik hasita, askorako eman du.
Pinua sartzea
Ohitura den legez, jaiei egubakoitz gauean eman zitzaien hasiera, auzotarrek inguruko baserri baten hartutako pinua ermita inguruan landatu zutenean. horren ostean saiheskia, sagardoa eta txokolatea egon ziren indarrak berreskuratzeko.
Atzo, aldiz, jende asko bildu zen Miren, Agur eta Gorka hirukoaren erromerian. Gaur, bestalde, auto bedeinkapenaz gain, egon zen da ikusi ermita inguruan. Hala, auzoko erretiratuentzat luntxa egon da, eta herri kirolen erakustaldia ere egin dute. Bata eta beste , jende ugari ibili da beraz San Kristobalen omenezko jaietan, eta jai batzordekoak, gustura agertu dira.