Batek baino gehiagok sorpresa galanta hartu du Udal Pilotalekua beltzez margotuta ikustean. Pilotalekua berriro margotu behar zela eta, Udaleko teknikariek Bergara KEko pilota saileko arduradunei galdetu zieten berdea ala beltza nahiago zuten, eta pilota sailekoek beltzaren alde egin zuten. Gipuzkoako lehen frontoi beltza da Bergarakoa, Bilboko Bizkaia frontoi berria izan baita lehenbizikoa, koloreagatik kritika onak besterik ez dituena jaso. Nahiko eztabaida izan da egunotan herriko pilotazaleen artean frontoiaren itxura berria dela-eta. Denetariko iritziak daude.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.