Miguel Altuna ikastetxea, Ferrariren parean ia

Edu Mendibil 2011ko uztailaren 8a

Miguel Altunak eta Gasteizeko Mendizabala institutuak parte hartu dute Alemanian, Lausitzeko zirkuituan, jokatutako Shell Eco Marathon auto lasterketan. Bergarako ikastetxearen kasuan, elektrizitate eta elektronika alorrekoek hartu dute parte aipatutako proiektuan eta Santi Barreña eta Alberto Barandiaran izan dira arduradunak.

Lausitzeko proba maiatzaren 26tik 28ra jokatu zen eta Euskal Herriko bi talde lehiatu ziren, prototipo eta urban concept modalitateetan hain zuzen. Konbustio litro bat erabilta, ahalik eta kilometro gehien egitea du helburu lehiaketak. Mendizabala eta Miguel Altuna ikastetxeek elkarrekin garatutako urban concept-electrical mobility modalitateko autoa eraman zuten Alemaniara. Don Bosco-ko taldea, berriz, Prototipo-Etanol modalitatean lehiatu zen; 53. postuan sailkatu ziren, 377km/l eginda. Mendizabala eta Miguel Altunak 10. postua lortu zuten 37km/kWh eginez.

Hurrengo urtean Rotterdamen jokatuko da probaren bigarren ekitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak