Domekan bedeinkatuko dituzte autoak San Kristobalen

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko uztailaren 8a

11:00etako meza nagusiaren ostean bedeinkatuko dituzte. Osterantzean, gaur, egubakoitza, hasiko dira auzoko jaiak.

22:00etan hasiko dira gaur, San Kristobal auzoko jaiak: pinua jasoko dute ordu horretan, eta gero, saiheskia, sagardoa eta txokolatea egongo dira gerturatzen diren guztiendako. Bihar, zapatua, erromeria egongo da 23:00etan, Miren, Agur eta Gorkarekin, goizeko ordu txikiak arte.

Domekan, meza nagusia egongo da 11:00etan, eta horren ondoren, autoak bedeinkatuko dituzte. Horrekin batera, luntxa ere egongo da. Luntxa bukatu ondoren, herri kirolen erakustaldia egongo da, trikitilariek alaituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak