24 neska-mutiko ibili dira Musika Eskolak antolatutako Udaleku Musikaletan. Ekainaren 27an hasi ziren gaztetxoak udalekuetan, eta gaur bertan amaituko dute aurtengo edizioa. Hori dela-eta, emanaldia egingo dute gaur 12:00etan Zabalotegin. Batez ere familia eta lagunei zuzendutako emanaldia izango da. Neska-mutikoek egun hauetan ikasitakoa erakutsiko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.