Beste behin Agorrosingo bainu ontzian kaka egin dutela salatu du Udalak

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko uztailaren 7a

Agorrosingo igerilekuetan gauez sartu, igeri ontzian kaka egin eta botilak bota dituztela salatu du Bergarako Udalak. Ohar bat kaleratu du eta neurriak hartuko dituztela iragarri du. Igeri ontzia garbitzeko itxita egon da ordu batzuetan Agorrosingo kanpoko igerilekuaetako uretako eremua, astelehenean.

Halaxe dio Bergarako Udaleko kirol zerbitzuak bidalitako oharrak: "Egun batzuetan zehar, zenbait herritar, gauez, Agorrosingo jolas igerilekuan sartu eta hainbat barrabaskeria egin dituzte. Horien artean, azpimarratu, igeri egiteko ontzian bertan kaka egin dutela eta kristalezko botilak ere utzi dituztela".

Halakoetan, kaltetuenak "herritarrok berok" garela dio oharrak, jolas igerilekua bera garbitzeko eta atontzeko denbora hartu behar denez, "jolas igerilekuarekin gozatzerik ez daukagulako".

Horiek horrela, Udalak herritar ezezagun horiei zera adierazi nahi die: "Mesedez eta arren, bere jokabideak moldatzeko". Azkenik, herritar guztiei jakinarazi nahi die, "beharrezkoak diren neurriak" hartzen saiatuko dela Udala, "halako gertaerak errepika ez daitezen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak