Gaur, eguaztena, zine emanaldia gaztetxean: Billy Wilderren 'Un, dos, tres' filma

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko uztailaren 6a

Barealdiaren ondoren berriro ere hasiko dira gaztetxean zine-klub emanaldiekin. Ekainean etenaldia egin zuten, eta erabaki dute uztailean berriro ere ekitea programarekin. Gaur, eguaztena, izango da lehenengo emanaldia: Billy Wilderren 'Un, dos, tres' filma eskainiko dute, gaztetxeko patioan 22:30ean.

Orain arte egin izan duten moduan, orain ere gai jakin bat aukeratu dute antolatzaileek eta gai horren bueltan aukeratu dituzte filmak. Uztaileko gaia umorea izango da; hala, garai ezberdinetako umorezko lau film eskainiko dituzte gaztetxean.

Hasiera, Billy Wilderrek

Gaur, hilak 6, hasiko dute zine-klubeko egitaraua. Billy Wilder zuzendari ospetsuaren Un, dos, tres (1961) filma eskainiko dute. Freskagarriak saltzen dituen multinazional bateko agente komertzialaren eta komunismoaren arteko gora beherak kontatzen ditu filmak.


Eguaztenetan dira filmak

Orain arte domeketan eskaini izan dituzte filmak; uztailean, baina, data aldatzea erabaki dute. Aurrerantzean filmak eguaztenetan eskainiko dituzte, 22:30ean gaztetxeko kanpoaldeko patioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak