Aurreko egunetan hainbat gauza egin dituzte herrian Eleak ekimenak antolatuta; atzokoarekin amaitu zuten aurreneko ekintza sorta. Dozenaka batzuk lagun bildu eta irudikatu zituzten bi L horiek, txartel gorriak erakutsiz. Txartel gorria atera zieten eskubide zibil eta politikoen urraketei: egunotan Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren Bateragune auziko epaiketa aipatu zuten, eta gogoan izan zituzten baita ere lan politikoa egiteagatik era bateko edo besteko zigorra duten herritarrak. Presoen eskubideen defentsa egiteko helburua ere badu Eleak ekimen sortu berriak.