Euskal Herri libre eta legala aldarrikatu dute Osintxun

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko uztailaren 4a

Ele izkia irudikatuta, Mikel Garaiondo eta Xabier Arregi izan dituzte batez ere gogoan. Bihar, martitzena, San Martin plazara eramango dute aldarrikapen hori, 19:30ean.

 Eskubide zibil eta politikoen alde Eleak ekimenak herrian egiten diharduen lana erantzun oso ona jasotzen ari da. Asteburuan, esaterako, Osintxuarrek ere bat egin dute ekimenarekin eta auzotar ugari batu da argazkia egin eta Euskal Herria Libre eta Legala aldarrikatuz.

Bereziki gogoan izan dituzte Mikel Garaiondo eta Xabier Arregi Txapi osintxuarrak. Lehengoak 4 urte egin ditu kartzelan Batasunako kidea izatea leporatuta. Oraindik epaiketaren zain dago kalean, baina, berriz kartzelan amaitzeko arriskuarekin. Xabier Arregi Foncalenteko (Alacant) kartzelan dago lan politiko hutsa egitearren.

Bihar, San Martin plazan

Ekimena bihar, martitzena, bukatuko da. 19:30ean egin dute hitzordua, San Martin plazan eta han ere ele izki erraldoia irudikatzea da asmoa. Hori horrela, herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte ekimenetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak