Bergaran ez dago auzorik, ez dago txokorik, Ramonen txistuak ezagutuko ez dabenik". Berba horiekin zuzendu zitzaion alkatea Etxanizi. Inork merezi badu omenaldia, hura txistularien maisu Ramon Etxaniz dela esan zuen. Omenaldi labur eta xumea izan zen. San Martzialeko zelaietan, dantza saioetan.
Aurten, gainera, berritasunik izan zuen. Batetik, aspaldian utzita ziren dantza batzuk berreskuratu zituzten eta, hala, esaterako, Txakarrankoa dantzatu zituzten mutilek eta beste batzuk neskek. Eta, bestetik, udalbatza berriaren estreinaldia izan zen ohiko aurreskuan. Ikusmina sortu zuen batutako jendetzaren artean alkatearen eta zinegotzi berrien emanaldiak.