Pedro Rico beste lau urtez izango da Bergara KE-ko presidente

Xabier Urtzelai 2011ko ekainaren 30a

Martitzenean egin zuen Bergara Kirol Elkarteak batzar orokorra, eta egun hori zen, hain zuzen, Bergara Kirol Elkarteko presidente izateko hautagaitzak aurkezteko azken eguna: "Baina, inork ez du hautagaitzarik aurkeztu eta horren aurrean jarraitzea erabaki dut".

"Astelehenean azalduko ditugu zuzendaritza taldea osatuko dugunon izenak. Gertu nago beste lau urtez lanean jarraitzeko, baina garbi daukat azkenak izango direla". Batzar orokorrean kuoten igoera ere onartu zuten bazkideek, 5 euroko igoera bazkideendako (65 euro), eta 10 eurokoa gurasoendako (180 euro).

Zuzendaritza taldea zabaldu

Batzarrean hartu zen beste erabakietako bat zuzendaritza taldera kirol elkarteko gainontzeko sekzioak batzea izan zen: "Pilota, eskubaloia, saskibaloia... horiek Bergara Kirol Elkarte barruan egon dira beti, baina ez dute zuzendaritza taldean ordezkaritzarik izan. Hori aldatu egin dugu, eta hilero batzartu egingo gara denak, herriko kirol taldeen jarraipen hobea egiteko helburuaz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak