Uztailaren 7tik 10era bitartean ospatuko da jaialdia. Belcebluesekoek lehen egunean joko dute, hilaren 7an, 21:30etik aurrera. Bentan eszenatokian. Girls Whith Guitars (Dani Wilde, Samantha Fish, Cassie Taylor) eta Johnny Winter albino ospetsuak joko duten kontzertu berean.
45 minutuko emanaldia
Bergararrek 45 minutuko emanaldia eskainiko dute eta "disko berriko kantu asko" joko ditugu dituztela aurreratu dute. Hirukotean joko dute: Oihan Vega (bateria eta koroak), Ibon Larrañaga (gitarra eta koroak) eta Asier Elortza (baxua eta ahotsak).
Jaialdiaren azken egunean, domekan, uztailak 10, Raimundo Amador izango da izarra. Raimundo Amador y La Última Experiencia azkeneko proiektuarekin izango da Hondarribian.
Bigarren diskoa: 'Diabulus in musika'
Bestalde, bigarren diskoa amaitzear dute Belceblues taldekoek. Aurreko Infer arrakastatsuaren ildo beretik doa bigarrena taldekideek adierazi dutenez. Bluesa eta blues-rocka izango dira nagusi. Diskoaren izenburua Diabulus in musika izango da.
Jon Gurrutxaga eta Aitor Gorosabel
Bigarren diskorako, Satan ass haize laukotearen eta Enrike Txurrukaren pianoaz gain, beste bi gonbidatu berezi izan dituzte: Jon Gurrutxaga abeslaria (Arima beltza) eta Aitor Gorosabel gitarra jotzailea (Su ta gar).
"Lan berrian soinu akustikoagoak sartu ditugu instrumentu ezberdinekin, dobroa, harmonika, gitarra akustikoa eta abar... Belcebluesen ohiko indarra galdu gabe, noski" diote beren webgunean Belceblues tadekoek.