Hanka Labankakoak, Frantziako Le Mans proban euskaldunen artean bigarren

Xabier Urtzelai 2011ko ekainaren 29a

Azken urteotan moduan, Hanka Labanka patinaje taldekoek ezin izan diote Le Mans proba esanguratsuan parte hartzearen tentaldiari eutsi. Joan den asteburuan erretratuko 13 lagunak egon ziren, bi taldetan banatuta. Talde baten helburua ez zen lehiatzea, baina bederatzi lagunez osatutako beste taldeak aurreko ediziotako denbora hobetzea zuen helburu. Eta lortu zuten, 102. sailkatu zirelako, 600 talderen artean.

Orain arte Hanka Labankako kideek Frantziako Le Mans zirkuituan egiten duten patinaje lasterketan –24 ordukoa– egindako sailkapen onena 206. postua izan zen, 135 itzuli eginda. Eta joan den asteburuan 13 itzuli gehiago egiteko gauza izan ziren, 102. postuan sailkatuta. Hala, euskaldunen artean bergararrak bigarren sailkatu ziren, eta guztira bederatzi talde egon ziren, Donostialdekoak, Iruñekoak, gasteiztarrak eta Iparraldetik joandako beste hiru talde.

Argazkian daude, Ion Ander Egaña, Remi Aranzabal, Joxean Iñarra, Eguzkiñe Uribesalgo, Agustin Oianguren, Teo Nogales, Kruxi Gallastegi, Lorea Juldain, Jose Luis Gallastegi, Jose Ignacio Berraondo, Ruben Oural, Gaizka Otadui eta Andoni Alberdi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak