Euskarazko literatura irakurtzea sustatzeko ekimena Jardunen eskutik

Txomin Madina Milikua 2011ko ekainaren 28a

Bigarren aldiz, Bergarako Jardun euskara elkatea euskarazko irakurzaletasunaren astea egiten dabil atzo hasi eta uztailaren 2ra arte. Aste honen helburua da euskarazko liburuei bultzada bat emateko euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea, eta horretarako, besteak beste, liburuen erosketan deskontuak planteatzen dituzte.

Bi ekintza mota dira Jardunek euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko antolatu duen astearen harira antolatu dituztenak. Horietako lehena atzo arratsaldean egin zuten: bertan, Amaia Etxeberria bergararraren eskutik, ipuin kontaketa egin zuten Agorrosineko kanpoko igerilekuan. Egiten zuen beroari aurre eginaz, ez ziren gutxi izan ipuin kontalariarengana hurbildu ziren neska mutikoak.

Aste honen barruan burutzen ari diren bigarren ekimena, Elkar megadendan erositako euskarazko liburuetan deskontuak aplikatzea da. Helduen literaturan, %50eko deskontua aplikatzen da liburuko, gazteen literaturan %30ekoa eta haurren literaturan %15ekoa.

Deskontua abonatzeko, uztailaren 8ra arteko epea

Gehienez bi liburu erosi ahalko dira pertsonako eta uztailaren 2ra arte erostiako liburuei aplikatuko zaie. Behin liburua erositakoan erosketa txartela jardunera bertara eraman behar da, orduan abonatuko zaie deskontua. Deskontuak asbonatzeko azken eguna uztailaren 8a izango da.

Maitane Arizabaleta Jardun elkarteko dinamizatzaileren esanetan, egun ohikoa da euskaraz jakin arren liburuak erderaz irakurtzea eta horri buelta eman gura zaio bai gaztetxoen eta baita helduen artean ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak