Pol-Pol Mendizale Taldeak eta Gorla Alpino Taldeak, mendi irteera antolatu dute uztailerako. Hain justu ere, uztailaren 10erako. Osses-Baigura-Helete aldera joango dira, Pirinioetara. Goizeko 7:30erako aurreikusi dute irteera Fraiskozuri plazatik. Egun guztirako da. Tiketak Pol-Poleko bulegoan daude, astelehen, martitzen eta eguaztenetan. Ordutegia hau da: 18:45-19:45. Oporren aurreko azken irteera izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.