Biribilgune berria jarri dute San Lorentzon, Madinako bidegurutzean. Auto ilara luzeak sortzen ziren inguru horretan, batez ere puntako orduetan Matxiategi aldetik zetorren trafikoaare erruz eta, beste hainbat biribilgunerekin gertatu izan den moduan, trafikoa arintzeko helburuarekin jarri dute. Inguruak etxeak egiten diharduen Grupo Eibarrek egin ditu lanak eta probak egiten ari dira egunotan. Autobusek eta bestelako ibilgailu luzeek uste baino zailtasun handiagoak dituzte biribilgunea zeharkatzen eta baliteke zuzenketak egin behar izatea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.