Manu Diaz bergararrak aurkeztuko du saioa, eta, Alfredo Gonzalez Chirlaquek aurreratu duenez, "kontzertu motza eta atsegina" izango da. Batez ere, orkestrarendako esanguratsuak izan diren abestiak eskainiko dituzte. Hala, orain dela 25 urteko uztailaren 5ean eskainitako lehen kontzertu hartan jo zuten lehenengo abestia ere eskaniko dute: Feelings.
Bi zati izango ditu saioak: lehenengo zatian, orkestrak bakarrik joko du:
- Feelings
- Symphony
- Patrizia
- Carmen
- The Mission
- Close to you
- Udazken koloretan
- Sanbadorren heriotza
- El Caserío
Eta bigarrenean, Aritzeta abesbatzarekin eta Musika Eskolako umeen abesbatzarekin batera jardungo dute orkestrako kideek:
- Miserableak
- Urdiroz
- Avatar
- Bost lerro